Skip to content
01

Eleaniztasuna

Euskaraz murgildua eta gaztelania eta ingeles maila ona duena. D eredua eredu fidagarria eta eraginkorra da, gure ikasleak trebe egiten dituena. Hezkuntzako murgiltze eredu erreferentea gara.

02

Hezkuntza hurbila

Gure kultura

Sustrai sakonak ditu gure kulturak. Erromatarrek agerian utzi zuten orduko gure arbasoek Lingua Navarrorum erabiltzen zutela elkar ulertzeko. Hizkuntza da kulturaren ardatza, baina hori baino gehiago jasotzen dute ikasleek D ereduan.

Etxetik gertu

Ikastetxe Publikoetan gertutasuna baloratzen da. Auzo berrietan eskolak familiak elkartzen ditu; bertan elkar ezagutzen dute eta gizarte kohesioa sortzen da, hezkuntza eremutik haratago.

03

Kalitatea

Berritzailea

Proiektu berritzaile eta metodologia aktiboetan parte hartzen dugu (Hezigarri, Skolae, Laguntza Programa.

Sarean

Sarean lan egiten dugu, proiektuak, prestakuntza, materialak, proposamenak… partekatuz.


..