Skip to content

D ereduan matrikulatu

ELEANITZA

HURBILA

KALITATEZKOA

01

Nor gara

Nafarroako (euskarazko irakaskuntza) 61 Ikastetxe Publikoen D ereduko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zuzendariak osatuta dagoen elkartea da. Ikastetxe hauetan, 1130 irakasle inguruk, 11.500 ikasleri eta beraien familiei erantzuten diegu. Gure Komunitatean, eskaintza honek aipatutako hezkuntza ereduaren matrikularen % 70a ordezkatzen du.

02

Helburuak

Lau hauetan laburtu daitezke gure helburuak:

Kalitatea

Hezkuntza Komunitatearen sektore guztien ekarpenekin, Hezkuntza eskaintza hobetzea, baliabide eta proiektu pedagokikoak eguneratzea eta zabaltzea, eta, orokorrean Nafarroako D Ereduko Ikastetxe Publikoen Haur eta Lehen Hezkuntzako kalitatea hobetzea.

Ordezkatu

Ikastetxe Publikoen Elkartutako Zuzendaritzakide ordezkatzea, Administrazioa edota beste edozein Hezkuntza Erakunderen edo Profesionalen aurrean, iritziak eta beraien interesak eta proiektu amankomunak bideratzen.

Euskara sustatu

Euskarazko Irakaskuntza eta Euskal Kultura sustatzea, gure Ikastetxeetako Kurrikulumean isladatuta egon dadin, historia, ohiturak, folklorea direla medio, betiere gure ingurunean elkarbizitzarako kultur aniztasuna errespetatuz.

Eskaera bete

Gure Ikastetxeetako hezkuntza-eskaintza honekin Nafarroako Gizartearen gero eta handiagoa den eskaerari erantzuna ematen zaie, euskera bertakoa, maitatua, duintasunez eta begirunez sentitzen duelarik.

2024-2025 matrikulazio kanpainako ikusentzunezko laburra

Zer da D eredua zuretzat?

Zer esango zenioke matrikula egin behar duen familia bati?

Zergatik aukeratu zenuen D eredu publikoa?

Zein da zure esperientzia D ereduan?

03

Historia laburra

1999-2000. ikasturtean kokatzen da bere hasiera, Iruñeko eta Iruñerriko D ereduaren Zuzendaritza Taldeek, gure ikastetxeetako hizkuntz esparruan sortzen diren egoerei aurre egiteko iritziak, partehartzea eta erabakiak hartzearen beharra ikusten dugularik, hain zuzen ere Hizkuntz Ereduak, Ordutegi Helegiteak, Ingeles irakaskuntzaren aurreratzea…

Hurrengo bi ikasturteetan zehar, ildo beretik lan egiten jarraitzen dugu, gai hauek eta sortu zirenak jorratzen, Hizkuntz Administrazio, Sindikatu eta Hizkuntz Kolektiboen arduradunekin zenbait bilera burutzen, gaur egun harremana mantentzen dugularik.

2002-2003. ikasturteren hasieran, Elkartearen lana ontzat hartzen da, Hezkuntza Jardueren Kudeaketa eta Antolaketarako Lan Taldeari bidea ematen diolako, bereziki Euskeraren Irakaskuntza inguruan kokatuak daudenei.

Hau dela eta, aipatutako Elkartearen eraketa legala egitea erabakitzen da eta Nafarroako D ereduko Ikastetxe Publikoaren Zuzendaritza Taldeko partaidea den edonori parte har dezala aukera ematea.

2004-2005. ikasturtetik aurrerantzean, prentsaren bidez jarritako iragarkiak edota bestelako ekimenen bidez, D ereduko Ikastetxe Publikoetan euskarazko matrikulazioa sustatzea xede erabaki genuelarik. Azken urte hauetan ildo hau jorratu dugu poztasun haundiz.

2013-2014

matrikulazio kanpaina

2015-2016

matrikulazio kanpaina

2018-2019

matrikulazio kanpaina

2021-2022

matrikulazio kanpaina

2023-2024

matrikulazio kanpaina

04

Lekukotasunak

Guraso eta ikasle ohien zenbait testigantza jaso ditugu gure ibilbidean

Helios del Santo

Bigarren ikasturtean dago eta ikusi dut urte bakar batean hiru hizkuntza ezberdinekin primeran moldatzen dela, interesa duela hiruekin, gustura dagoela eta, nire ustez, eredu honek egiten duen ekarpen nagusietako bat hori da.

Helduen euskara irakaslea

Gorka Urbizu

Gure gurasoek argi ikusi zuten, iraganera begira jarri beharrean hizkuntza honek etorkizuna behar zuela eta guri emana izan zaigu baina orain sekulako altxorra daukagu.

Berri txarrak taldeko abeslaria
Lavc52.20.0

Ana Valencia

Irakaskuntza ereduak oso emaitza onak ditu baina nik azpimarratuko nuke baloreak, berdintasuna, errespetua sustatzen dituen hezkuntza dela.

Kazetaria
05

Berriak

Elkartea eta Nafarroako D ereduaren matrikulazioari buruzko sarrerak
NIZE-2022-2023
2022-2023 ikasturterako aurrematrikulazioa

Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako eta Lehen Hezkuntzarako aurrematrikula egiteko epea martxoaren 7…

06

kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko formularioa bete ezazu, mesedez:
Kontaktu formularioa