2022-2023 kanpainaren leloa honako izan zen: HUNKITZEN, FUNTZIONATZEN ETA KONEKTATZEN GAITUEN EREDU ELEANITZ
Funtzionatzen duela esaten dugu….
- Emaitza akademiko onak ditugulako.
- Euskara gure egunerokotasunean errealitate bat delako, etorkizunari begiratzen dion hizkuntza. Gure gizarteko esparru guztietan dago bizi da euskara: zientzian, osasunean, hezkuntzan, lanbideetan, enpresatan…. Leku horietan guztietan, gure ikastetxeetan hezitu diren eta gizarteari ekarpen handia egiten dioten ikasleak aurki ditzakegu.
Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako eta Lehen Hezkuntzarako aurrematrikula egiteko epea martxoaren 7tik 11ra izango da Nafarroan. Bertan bizi diren 2019. urtean jaiotako umeei (5.332 haur) eta euren familiei eragiten die.
Hunkitzen gaitu.
- Ikastetxean elebakar izaten hasi zen haurra lau urterekin euskaraz hitz egiten entzutea, eta 10 urterekin naturaltasunez euskaraz komunikatzen ikusteak .
- Gure ikastetxe guztietan, Nafarroako osoan, balore komunak landu eta partekatzea, izateko eta pertsona gisa hazteko modu bat, gure lurra eta kulturaren ezagutzan oinarritua, baina munduari begira, ikuspegi globala eta eleanitza edukita.
- Hunkitu egiten du iraganean, duela urte gutxi ametsa, aldarrikapen bat zena, gaur egun etorkizunari begira dagoen errealitate sendo eta baieztatua dela egiaztatzeak.
- D eredua ohiko prestakuntza akademikotik harago doalako, gure sustraiak, hizkuntza, ohitura eta kulturarekiko konpromisoa garatuz. Horretan datza gure aberastasuna eta horrek bultzatzen du gure ikasleen prestakuntza integrala.
Eskariak
Onarpen-prozesu arruntean parte hartzeko eskabideak, ahal dela telematikoki izapidetuko direnak, guraso-ahala duten gurasoek edo ikasleen legezko tutoreek formalizatu beharko dituzte, eta eskakizun horretatik salbuetsita geratuko dira atxikitako ikastetxera sartzen diren ikasleak. Hala eta guztiz ere, familiak hala eskatuz gero, onarpen-eskaeran adierazitako edozein ikastetxek, eskabidean adierazitako ordena gorabehera, laguntza eman beharko du eskaera izapidetzen, eta, eskatzaileak hala eskatuz gero, modu eskuordetuan aurkeztu beharko du. Horretarako, familiak ikastetxeetako idazkaritzara joan daitezke, lankidetza hori eskatzeko.
Ikasle bakoitzarentzat eskabide bakarra aurkeztu beharko da, eta bertan adieraziko da zein ikastetxe aukeratu den lehenengo aukera gisa, eta lehen aukerako ikastetxean plazaren esleipendun izan ezean, beste bost ikastetxe gehigarri ere aurkeztu ahal izango dira, lehentasun-hurrenkeraren arabera. Eskatutako ikastetxe bakoitzerako, baremoa aplikatuta lortutako puntuen baturaren ondoriozko puntuazioarekin lehiatuko dira eskatzaileak. Eskabidean ikastetxeak zein ordenatan jarri diren kontuan hartuta, eskatzaileari plaza esleituko zaio onartutakoen artean lehentasun-hurrenkera altuena duen ikastetxean.
Lehen aukerako ikastetxeak arduratuko dira aurrez izena emandako ikasleen datuak EDUCAn sartzeaz, datuak egiaztatzeaz eta baremazio-irizpideak aplikatzeaz. Irizpide hauek dira:
- Ikastetxean matrikulatutako anai-arrebak egotea (3 puntu)
- Gurasoen edo legezko tutoreen bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasuna (4, 3, 1, 0 puntu)
- Familia-unitatearen per capita errenta (3, 2, 1, 0 puntu)
- Ezintasuna ikaslearen edo gurasoren baten, legezko tutoreen edo anai-arreben baitan (2.5, 2, 0.5 puntu)
- Genero indarkeriaren edo terrorismoko biktima izatea (puntu 1)
- Ikastetxean lan egiten duten gurasoak edo legezko tutoreak (0.8 puntu)
- Familia ugariaren legezko izaera (0,8 puntu)
- Ikaslearen familia-harrerako egoera (0.8 puntu)
- Guraso bakarreko familia izatea (0,8 puntu)
- Erditze anizkoitzetik jaiotako ikasleak (0.8 puntu)
Berdinketak jarraitzen badu, “Hurbiltasun linealaren” irizpide osagarria erabiliko da (0,5 puntu, EDUCAn sartutako geolokalizazio-tresnaren bidez zehaztutako distantzia lineala, familia-etxebizitzarena edo lantokiarena, aukeratutako aukeraren arabera, ikastetxeraino, 1.500 metro edo gutxiago bada). Berdinketa desegin ez bada, zozketa egingo da, eta 2022ko martxoaren 4ko 13:00etan egingo da, ekitaldi publikoan, Hezkuntza Sailean, eskumena duen organoaren aurrean.