Página de inicio

Subir al menú de navegación local

Contenido

Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkartea · NIZE

nize olentzero eskutitza

ERAKETA ETA HELBURUAK.

Nafarroako (euskarazko irakaskuntza) 61 Ikastetxe Publikoaren D ereduko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zuzendariak osatuta dagoen elkartea da. Ikastetxe hauetan, 1130 irakasle inguruk, 11.500 ikasleri eta beraien familiei erantzuten diegu. Gure Komunitatean, eskaintza honek aipatutako hezkuntza ereduaren matrikularen % 70a ordezkatzen du.

Elkarte honen helburuak hauxek dira:

1. Elkartearen arlo guztiekin lan koordinaketa dela medio, eta Hezkuntza Komunitatearen sektore guztien ekarpenekin, Hezkuntza eskaintza hobetzea, baliabide eta proiektu pedagokikoak eguneratzea eta zabaltzea, eta, orokorrean Nafarroako D Ereduko Ikastetxe Publikoen Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako kalitatea hobetzea da. Kalitatezko Euskerazko Irakaskuntza Publikoaren eskutik, ikasleen erabateko formakuntza, Ikastetxeetako kudeaketa demokratikoa, partehartzailea eta euskararen ikaskuntza zein Euskal Kultura sustatzea, eguneroko lanaren ardatza izan dadila.

2. Ikastetxe Publikoen Elkartutako Zuzendaritzakide ordezkatzea, Administrazioa edota beste edozein Hezkuntza Erakunderen edo Profesionalen aurrean, iritziak eta beraien interesen eta proiektu amankomunak bideratzen.

3. Orokorrean, gure Komunitatean, Euskarazko Irakaskuntza eta Euskal Kultura sustatzea, gure Ikastetxeetako Kurrikulumean isladatuta egon dadin, historia, ohiturak, folklorea direla medio, betiere gure ingurunean elkarbizitzarako kultur aniztasuna errespetatuz.

4. Gure Ikastetxeetako hezkuntza-eskaintza honekin Nafarroako Gizartearen gero eta handiagoa den eskaerari erantzuna ematen zaie, euskera bertakoa, maitatua, duintasunez eta begirunez sentitzen duelarik.

ELKARTEAREN HISTORIA LABURRA

1999/2000. ikasturtean kokatzen da bere hasiera, Iruñeako eta Iruñerriako D ereduaren Zuzendaritza Taldeek, gure ikastetxeetako hizkuntz esparruan sortzen diren egoerei aurre egiteko iritziak, partehartzea eta erabakiak hartzearen beharra ikusten dugularik, hain zuzen ere Hizkuntz Ereduak, Ordutegi Helegiteak, Ingeles irakaskuntzaren aurreratzea....

Hurrengo bi ikasturteetan zehar, ildo beretik lan egiten jarraitzen dugu, gai hauek eta sortu zirenak jorratzen, Hizkuntz Administrazio, Sindikatu eta Hizkuntz Kolektiboen arduradunekin zenbait bilera burutzen, gaur egun harremana mantentzen dugularik.

2002/2003. ikasturteren hasieran, Elkartearen lana ontzat hartzen da, Hezkuntza Jardueren Kudeaketa eta Antolaketarako Lan Taldeari bidea ematen diolako, bereziki Euskeraren Irakaskuntza inguruan kokatuak daudenei.

Hau dela eta, aipatutako Elkartearen eraketa legala egitea erabakitzen da eta Nafarroako D ereduko Ikastetxe Publikoaren Zuzendaritza Taldeko partaidea den edonori parte har dezala aukera ematea.

2004-2005. ikasturtetik aurrerantzean, prentsaren bidez jarritako iragarkiak edota bestelako ekimenen bidez, D ereduko Ikastetxe Publikoetan euskarazko matrikulazioa sustatzea xede erabaki genuelarik. Azken urte hauetan ildo hau jorratu dugula eta poztasun haundiz.



volver

Pie de página - Menú secundario de navegación
Subir al menú de navegación local

NIZE · Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkartea