2022-2023 ikasturterako aurrematrikulazioa
Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako eta Lehen Hezkuntzarako aurrematrikula egiteko epea martxoaren 7…
Nafarroako (euskarazko irakaskuntza) 61 Ikastetxe Publikoen D ereduko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zuzendariak osatuta dagoen elkartea da. Ikastetxe hauetan, 1130 irakasle inguruk, 11.500 ikasleri eta beraien familiei erantzuten diegu. Gure Komunitatean, eskaintza honek aipatutako hezkuntza ereduaren matrikularen % 70a ordezkatzen du.
Hezkuntza Komunitatearen sektore guztien ekarpenekin, Hezkuntza eskaintza hobetzea, baliabide eta proiektu pedagokikoak eguneratzea eta zabaltzea, eta, orokorrean Nafarroako D Ereduko Ikastetxe Publikoen Haur eta Lehen Hezkuntzako kalitatea hobetzea.
Ikastetxe Publikoen Elkartutako Zuzendaritzakide ordezkatzea, Administrazioa edota beste edozein Hezkuntza Erakunderen edo Profesionalen aurrean, iritziak eta beraien interesak eta proiektu amankomunak bideratzen.
Euskarazko Irakaskuntza eta Euskal Kultura sustatzea, gure Ikastetxeetako Kurrikulumean isladatuta egon dadin, historia, ohiturak, folklorea direla medio, betiere gure ingurunean elkarbizitzarako kultur aniztasuna errespetatuz.
Gure Ikastetxeetako hezkuntza-eskaintza honekin Nafarroako Gizartearen gero eta handiagoa den eskaerari erantzuna ematen zaie, euskera bertakoa, maitatua, duintasunez eta begirunez sentitzen duelarik.
1999-2000. ikasturtean kokatzen da bere hasiera, Iruñeko eta Iruñerriko D ereduaren Zuzendaritza Taldeek, gure ikastetxeetako hizkuntz esparruan sortzen diren egoerei aurre egiteko iritziak, partehartzea eta erabakiak hartzearen beharra ikusten dugularik, hain zuzen ere Hizkuntz Ereduak, Ordutegi Helegiteak, Ingeles irakaskuntzaren aurreratzea…
Hurrengo bi ikasturteetan zehar, ildo beretik lan egiten jarraitzen dugu, gai hauek eta sortu zirenak jorratzen, Hizkuntz Administrazio, Sindikatu eta Hizkuntz Kolektiboen arduradunekin zenbait bilera burutzen, gaur egun harremana mantentzen dugularik.
2002-2003. ikasturteren hasieran, Elkartearen lana ontzat hartzen da, Hezkuntza Jardueren Kudeaketa eta Antolaketarako Lan Taldeari bidea ematen diolako, bereziki Euskeraren Irakaskuntza inguruan kokatuak daudenei.
Hau dela eta, aipatutako Elkartearen eraketa legala egitea erabakitzen da eta Nafarroako D ereduko Ikastetxe Publikoaren Zuzendaritza Taldeko partaidea den edonori parte har dezala aukera ematea.
2004-2005. ikasturtetik aurrerantzean, prentsaren bidez jarritako iragarkiak edota bestelako ekimenen bidez, D ereduko Ikastetxe Publikoetan euskarazko matrikulazioa sustatzea xede erabaki genuelarik. Azken urte hauetan ildo hau jorratu dugu poztasun haundiz.
matrikulazio kanpaina
matrikulazio kanpaina
matrikulazio kanpaina
matrikulazio kanpaina
matrikulazio kanpaina
Helios del Santo
Bigarren ikasturtean dago eta ikusi dut urte bakar batean hiru hizkuntza ezberdinekin primeran moldatzen dela, interesa duela hiruekin, gustura dagoela eta, nire ustez, eredu honek egiten duen ekarpen nagusietako bat hori da.
Gorka Urbizu
Gure gurasoek argi ikusi zuten, iraganera begira jarri beharrean hizkuntza honek etorkizuna behar zuela eta guri emana izan zaigu baina orain sekulako altxorra daukagu.
Ana Valencia
Irakaskuntza ereduak oso emaitza onak ditu baina nik azpimarratuko nuke baloreak, berdintasuna, errespetua sustatzen dituen hezkuntza dela.
Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako eta Lehen Hezkuntzarako aurrematrikula egiteko epea martxoaren 7…